FINALERAKO AZKEN TXARTELA JOKOAN EGIN APUSTU!

Jai Alai News

Otsailak 6, 19:00tan (ETB 1en 22:30tan)
1. partidua: Urrutia-Mandiola vs Basterra-Manci
WS finalerdia: GOIKOETXEA-ETCHETO vs BARANDIKA-LEKERIKA

Orain arteko bidea ezberdina izan da bi bikote hauentzat. Hasieratik, Goiko eta Etcheto txapelerako faborito nagusienetakoak izan dira. Eta faboritoen artean, eurek izan dira sendoenak. Lehen garaipena, bi eta huts Beaskoetxea eta Lopezen kontra. Bigarrena ere bi eta huts, Goitia eta Aimarren kontra. Eta hirugarrena bi eta bat, Johan eta Del Rioren aurka. Hiru partidutik hiru irabazi eta batez ere, itxura sendoa erakutsita. Egoera beti izan dute kontrolatuta.

Barandika eta Lekerika berriz, leku berera heldu dira, baina bide ezberdina zapalduta. Besteek ez bezala, etxekoak izatearen presioari egin behar diote aurre eta hori ez da gauza erraza. Lehen bi partiduak, sufrituta, irabazi egin zituzten. 2-1 Erkiaga eta Zabalari eta 2-0 Urrutia eta Aimarri. Bi partidu horietan gauza inportante bat erakutsi zuten gernikarrek. Momentu estu eta erabakigarrienean, aurrera egin eta partida irabazteko gaitasuna. Lehen partiduan tanto batengatik lortu zuten garaipena desenpatean. Urrutia eta Aimarren kontra, buelta eman zioten bigarren setari, ia galduta eduki ondoren. Orduan konturatu ez arren, partida hortantxe lortu zuten finalerditan izateko puntu garrantzitsua. Azken partiduko porrota, Olharan eta Basqueren aurkakoa, kolpe handia izan baitzen Xabi eta Unairentzat.

Orain kontagailua zeroan dago. Goikoetxea eta Etcheto faborito dira. Zumaiarrak ez du inolako arazorik presio hori kudeatzeko. Bere atzelaria partidan ondo mantentzea izango da Goikoren lanetako bat. Barandika eta Lekerikarena berriz, ahalik lasaien jokatu eta tantuz tantu, garaipenaren bidea hartzea. Ia kanpoan egotetik, finalaren atarira pasa dira. Ez ahaztu Baran eta Leke direla. Mundakako aurkezpen egunean txapelerako seinalatu ziren bikote indartsunetako bat alegia.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE