Frontisen mokadu goxoena

Nafarroako enpresako zortzi pilotari hoberenek Masters txapelketari ekingo diote bihar Seguran

IMANOL MAGRO / Berria

Frontisek PZA zirkuituko azken txapelketari ekingo dio bihar, Segurako pilotalekuan (22:00). Zirkuituko lehen zortzi sailkatuek lau t’erdiko Masters txapelketa jokatuko dute. Txapelketa kanporaketa zuzenen bidez erabakiko da, eta finala bi aste barru jokatuko dute, Iruñeko Labriten. Hasiera batean txapelketa osoa Gipuzkoan jokatzekoa zen, txapelketako babeslea, baina, Nafarroakoa da, eta bere nahien ondorio, finala Iruñean izango da.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE