Irujo. Argazkia: Garazi Mtnez Suarez
Garazi Mtnez Suarez
Bi partidak nahiko itsusiak atera ziren atzokoan Nafarroako herrian. Lehenengoan, Retegi Bik eta Ladis Galartzak Mikel Idoate eta Goñi IIIaren aurka galdu zuten, 22-05.
Baraibarko atzelariak pilota nahikoa galdu zituen txapa-azpira erorita. Partida hasieratik kexu zen bere eskuin eskuaz, baina halere jo egiten zion. Bere aurrelaria laguntzen saiatu zen, baina berak ere ez zuen bere eguna eduki.
Horretaz gain Fernando Goñi eta Mikel Idoate nahiko txukun aritzeak ekarri zuen markagailuan hainbesterainoko desberdintasuna egotea.
Partida nagusian ere, ez zen ikuskizun handirik egon. Martinez de Irujok ez zuen bere arratsaldea izan. Pilota asko galdu zituen eta horrek Zubietaren kolpeari gehituta ekarri zuen 22-13koa Titin eta Zubietaren alde, Irujo eta Beroizen kontrakoan. Norgehiagokaren erdialdetik aurrera ikusgarriagoa izan zen jokoa, behintzat errioxarrak tanto batzuk amaitu zituen. Amaiera partean, berriz, gorriek markagailua txukundu zuten, baina ez zuten hurbiltzerik izan.
Beraz, gauza askorik ez dago aipatzeko atzoko jaialdiaz, izan ere, ez baitziren oso fin ibili ikuskizuna eskaintzerakoan.
Honakoak dira estelarrak eskaini zituen datuak:
Sakez: Titinek 2
Airez: Irujok 3, Titinek 1
Gantxoz: Irujok 1, Titinek 4
Partzial nagusiak (lehenengo emaitza Martinez de Irujo eta Beoizentzat): 4-4, 9-19, 11-19, 11-20, 13-20, 13-22.