Gallastegik eta Iriondok omenaldia jaso zuten

Berria
Migel Gallastegik, eskuz banakako txapeldun ohi eibartarrak, eta Pedro Mari Irondok, 33 urtean Astelenako epaile izandakoak, omenaldia jaso zuten jaialdiko lehen partidaren eta nagusiaren artean. Astelenaren mendeurreneko ekitaldien barnean sartuta, bi omenduak jaialdiko pilotariekin eta Astelenako jabe Enrique Bidarterekin kantxaratu ziren. Bertan dantzari batek aurreskua eskaini zien eta Astelenan bilduriko ikusleen txalo zaparrada jaso zuten. Kantxa alboan eserita, aurretik txapeldun izandako pilotari ohi ugari batu ziren. Omenaldi ekitaldiari bukaera jartzeko Migel Gallastegik partida nagusiko lehen sakatzailea erabakitzen duen txapa bota zuen airera. Txapeldun ohiak gorria atera zuen, Irujok atera zuen aitzin, txapeldun batek beste bati eginiko keinua ote?

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE