GAUR HASIKO DA EUSKOTREN WOMEN WINTER SERIESA

Ezkurdi, Durango (19:30tan)

ETB 1-en 22:15tan

Lehen finalerdiak: HELENA-ARAI vs MAITE-FRIDA

Banakako Seriesa: Johan vs Laduche

** Datorren astean Naroa Merino tolosarrak ordezkatuko du Ihart Arakistain

Erika Mugartegi eta Arai Lejardi. Bi markinar hauek dira Winter Serieseko iazko txapeldunak baina aurtengoan, bikotekide berri batekin defendatu beharko du bakoitzak titulua. Aurtengo lehen jardunaldian Lejardiri dagokio tituluaren defentsa egitea eta Helena Barrenetxea durangarrarekin batera, ez dute partida erraza.

Bikote bizkaitarrak Maite Ortiz de Mendibil izango du aurkari. Zesta-puntako aurrelari onenetakoa da arabarra eta iazko arantza atera nahiko du, finala galdu baitzuen Maialen Aldazabalekin jokatuta.

Gasteizko pilotariak Frida Watkins zumaiarra izango du lagun eta Maiteri segurtasuna ematen ahaleginduko da gipuzkoarra. Partida erabaki behar duena, bere aurrelaria izango baita. Arantza baten lekuan, bi atera nahiko ditu Maitek, buruz-buruko azpitxapelduna baita, Lejardiren aurka finala galduta.

Beraz, markinarraren eta gasteiztarraren arteko norgehiagoka interesgarria dugu biharkoa, Barrenetxeak eta Watkinsek ondo lagunduta. Txapelketak kanporaketa formatua dauka, beraz, garaipenak balio du bakarrik.

* Aldaketa bigarren jardunaldian

Datorren asteko jaialdian aldaketa bat izango da. Ihart Arakistain sopeloztarra ez dago jokatzeko moduan eta bere partez sartuko da Winter Seriesean, Naroa Merino tolosarra. Atzelari postuan jokatuko du Merinok, Elaia Gogenolarekin bikotea osatuta. Biak dira txapelketa honetan berriak. Beraien aurkariak, Erika Mugartegi eta Maialen Aldazabal.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE