Gaur hasiko da, Donostian, BERRIA txapelketako hirugarren fasea

Berria
Donostiako Altza auzoko frontoian hasiko da gaur BERRIA txapelketako hirugarren fasea. Sei talde iritsi dira azken-aurreko txanpara, eta lau sailkatuko dira finalerdietara -kanpora gelditutakoen artean tanto gehien egiten duena izango da laugarrena-. Leitzako Aurrerak eta Amezketako Zazpi Iturrik jokatuko dute gaur (19:00). Jaunarena-Iraola eta Sukia-Arzelus ariko dira kadeteetan, Sagastibeltza-Nubla eta Ropon-Leunda gazteetan, eta Lansalot-Iriarte eta Baez II.a-Garmendia nagusietan. Bihar Burlatako Zugarraldek eta Irurtzunek jokatuko dute, Barañainen (15:30), eta etzi Elizondoko Txarutak eta Hernanik, Altzan (10:30).

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE