Gaur jokatuko dute Munduko Zesta Txapelketako lehen finalerdia

i. M. / Berria

Donibane Lohizuneko Munduko Zesta Txapelketak bere lehen finalista ezagutuko du gaur arratsean (20:30etan). Campos Berri pilotalekuan jokatuko den txapelketako lehen finalerdian, Julen Bereikua eta Felix berriatuarrek Philipe Baronio eta Eric Irastorzarekin neurtuko dituzte indarrak.

Bi bikoteak joko bolada oso desberdinean iritsiko dira gaurko partidara; bizkaitarrak arazorik gabe sailkatu dira, baina lapurtarrek tanto bakar bategatik lortu dute finalerdirako txatela.Hau ez da bi bikoteen arteko desberdintasun bakarra, biek ala biek joko mota desberdina kantxaratzen baitute. Bereikuak eta Felixek lan oso desberdina egiten dute: atzelari beteranoak piloteoari eusten dio, eta aurrelariak tantoa bukatzearen ardura hartzen du bere gain. Bereikua izan da lehen faseko pilotari azpimarragarriena. Baroniok eta Irastorzak, berriz, bikote orekatuagoa eratzen dute, biek erasotzen dute, eta biek eusten diote kantxa erdiko jokoari.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE