Gazteena izatearen ajeak

Jon Apezetxeak duela zazpi hilabete egin zuen debuta eta jokaturiko hogeita hamar partidetatik zazpi bakarrik irabazi ditu. Halere ez dago urduri, berak eta enpresak badakitelako lehen helburua ikastea dela

IMANOL MAGRO / Berria

Jon Apezetxeak (Goizueta, 1988 ) jokatzen duen aldi bakoitzean, oso ohikoa da harmailetan eztabaida bera entzutea. ‘Gazteegi pasa zuten profesionaletara’ diote batzuek. Besteek, aldiz, ‘ofizioa ikasteko onena’ dela diote. Eztabaidak eztabaida, jaialdietako lehen partidak jokatzen dituenean pilotazaleak goizago joaten dira pilotalekura. Aldiz, hirugarrena jokatzen duenean, ohikoa baino jende gehiago gelditzen da. Pilotazaleek gertutik jarraitu nahi izaten dute Asperen harribitxi gaztearen bilakaera.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE