Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, eskuz binakako azken finala izango da ikusgai, asteburu honetan. Nagusien 3. mailako lehia izango da azken hori, eta Tolosa 1 eta Ataun 2 taldeek jokatuko dute, Ataunen, larunbatean, 11:00etan hasiko den jaialdian, bigarren partidan:
Abenduak 24, larunbata, 11:00, Ataun-Auzoeta
2. Eskuz binaka, nagusiak 3. maila:
TOLOSA 1 (Ugaitz Amundarain-Beñat Beloki)
ATAUN 2 (Oñatz Arrillaga-Ander Arroita)