Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako eta gomazko paletako lehendabiziko finalak, asteburuan, Alegian, Oiartzunen, Antzuolan eta Hernanin

Eskuzko eta gomazko paletako lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, asteburuan (2022-11-13), Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hain zuzen ere, eskuz binakako kadeteen 1. mailako, jubenilen 1. mailako eta nagusien Ohorezko, 1. eta 2. mailako lehiak izango dira ikusgai. Eta gomazko paletaz, binaka, emakumezkoen nagusien 1. eta 2. mailako finalak.

Hauexek izango dira jaialdiak:

Azaroak 11, ostirala, 19:00, Alegia-Elorri

1. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila:

INTXURRE (Harkaitz Murua-Aimar Segurola)
ILUNPE 1 (Jokin Artetxe-Ekain Azkue)

Azaroak 11, ostirala, 19:30, Hernani-Udalekoa

1. Gomazko paleta neska nagusiak, 2. maila:
ATAUN (Naiara Aldasoro-Amaia Lopez)
HERNANI 1 (Enara Macicior-Ane Kerejeta)

2. Gomazko paleta neska nagusiak, 1. maila:
SU-BERRI (Leire Galdos-Maider Mendizabal)
HERNANI (Miren Goikoetxea-Maider Huizi)

Azaroak 12, larunbata, 18:00, Oiartzun-Madalensoro

1. Eskuz binaka jubenilak, 1.maila:
LAPKE (Iker Izagirre-Artea Goiburu)
OIARPE 1 (Oihan Etxeberria-Unax Landa)

2. Eskuz binaka nagusiak, Ohorezko maila:
LAPKE (Beñat Garmendia-Beñat Senar)
BEHAR ZANA (Jon Urbieta-Xabier Urbieta)


Azaroak 13, igandea, 11:30, Antzuola-Udalekoa

1. Eskuz binakak nagusiak, 2. maila:
TARTALOETXE (Iñaki Galdos-Alex Sukia)
LAPKE 2 (Ander Garmendia-Oier Otxoa)
2. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
HERNANI 1 (Paul Ojuel-Markel Lizeaga)
SORALUZE (Aitor Mendizabal-Manex Balerdi)

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE