Egiguren II.a-Lopezek aise irabazi dute bigarrena (35-14), eta Lander-Goitia izango dituzte aurkari
Munduko Zesta-punta Txapelketako finalerdiak zein izango diren atzo jakin zen. Txartela lortuko duten bikoteen berri izan bezain laster, enpresetako ordezkariek zortez erabaki zituzten partidak. Zortea apetatsua izan zen berriz, eta bi bikote faboritoak elkartu zituen: , Goikoetxea-Enbil eta Bereikua-Elizegi. Eusko Basqueko bi bikoteek larunbat arratsaldean neurtuko dituzte indarrak, Durangoko Ezkurdin.
Bigarren finalerdian, Egiguren II.ak eta Lopezek Lander eta Goitiaren aurka jokatuko dute ostiral gauean, Markinako Uni-an. Bikote irabazleek igandean jokatuko dute finala, Gernikan. Finalerdiak eta finala hiru egunetan: hurrengo aldirako antolatzaileek badute zer hobetua egutegian.