Gomazko paletako finalak Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan; igande arratsaldean, Hernanin

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gomazko paletako finalen txanda izango da asteburuan. Hain zuzen ere, nagusien 1. mailako bi finalak jokatuko dituzte, bai gizonezkoena bai emakumezkoena; igandean, 17:00etan hasita, Hernanin. Hauxe izango da jaialdia:

Azaroak 21, igandea, 17:00, Hernani

1. Gomazko paleta nagusiak, 1. maila, gizonezkoak:
AZKOITIA (Jokin Aizpuru-Iker Epelde) / DANOK BAT (Igor Elezgarai-Xabier Garalde)

2. Gomazko paleta nagusiak, 1. maila, emakumezkoak:
SU-BERRI 1 (Leire Galdos-Maider Mendizabal) / HERNANI (Amaia Irazustabarrena-Ariane Arrieta)

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE