Gozaraziz gozatu

JUAN MARTINEz IRUJO. Profesionaletan urtebete egingo duen egunean, ekainaren 6an, Manomanistako finala jokatuko du. Harrigarria

Etxeko leihotik ikusten du frontoia. Ate nagusia ireki eta pauso gutxi batzuk baino ez ditu behar kantxa barruan sartzeko. Zenbat aldiz egin ote du bide bera. Iberoko jolasleku nagusia. Jaiotetxearen eta elizaren aldamenean. Uda eta negu bertan. Gosalostean, bazkalostean eta afalostean. Zenbait aldiz lagunekin goizeko ordu txikiak arte. Berdin eskuz, berdin palaz, berdin frontenisean, erremontea ere probatu zuen behin, baina eskupilotaren alde egin zuen apostu. «Eskuz aritu nahiago izaten nuen, baina lagunek ezetz, eskuan min hartzen zutela».
Eskertzen diogu erabakia. Juan Martinez Irujok ez du besterik bizi eta arnastu: pilota. Aita pilotaria, osaba profesionala eta aitonari buruz entzundakoetan lehenengoa: pilotari ona zela. Bere bilobei ere ziurrago kontatuko dizkiete antzekoak: «Aitona Juanek debutatu eta urtebetera jokatu zuen Manomanistako
bere lehenengo finala»

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE