GUZTIEK NAHI DUTEN TXAPELA, ANTTON PEBETENA

 

Argazkiak: Egoitz Bengoetxea, Otxabi

VII.ANTTON PEBET FINALEAN APEZETXEA-MURGIONDO ETA SALABERRIA-BALERDI ARIKO DIRA HURRENEZ HURREN

VII. edizioa bada ere, 2009ko abuztuan joan zendu zen Antton Pebet Angelun sortua zen Behar Zanako pilotaria. Iñaki Lizasoren pilota bikote zen eta gabon haietan egin zion lehen omenaldia Anttoni. Orduztik, urtero antolatu dute Iñakik eta Behar Zanako taldekideek txapelketa hau bi urtetan izan ezik. Pixkanaka, indarra eta sona lortu duen txapelketa da honakoa eta babesle eta laguntzaile guztiei esker, sari ederrak eta erakargarriak eskaintzen dituzte.

Euskal Herriko osoko zein Errioxako pilotari onenek jokatu izan dute 2009 hartatik eta ikusi besterik ez dago, profesionaletara salto egin duten eta Villabonan jokatu dutenen zerrenda amaigabea.

Argazkiak: Egoitz Bengoetxea, Otxabi

Aurtengo edizioa abenduaren 5ean hasi zen eta finalera bitartean 21 pilotarik parte hartu dute. Finalera iritsi diren onenak bi goizuetar: Salaberria eta Apezetxea eta beraien bizkar-zain Balerdi antzuolarra eta Murgiondo azpeitiarra hurrenez hurren.

Finaleko jaialdia ordea ez da partida bakarrekoa izango. Eskuz, emakumezkoen partida bikaina eta joko garbiko elitekoen norgehiagoka gogorra izango da.

Txapelketako talde antolatzailea den Behar Zana Pilota taldeak 140 pilotari ditu egun eta emakumezkoen pilotaren alde eta joko garbi eta errebotearen alde lan handia egiten du. Horren isla izango da jaialdiko bi partiden egitura.

Jaialdia, arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Emekumezkoak, eskuz elite mailan eta takoekin jokatuko dutenak Miren Larrarte bidaniarra eta Miriam Arrillaga agiñarra izango dira alde batetik eta Olatz Arrizabalaga gernikarra eta Nora Mendizabal andoaindarra bestaldetik.

Arratsaldeko bigarren partidan iparraldetik joko garbiko 4 espezialista handienak izango dira Villabonako Bear Zana pilotalekuan. Sistiague-Karrikaburu gorriz jokatuko dutenak eta Driolet eta De paredes urdinez ariko direnak. Iaz partida hauxe jokatu zen eta sortu zuen ikusmina eta harridura ikusirik, berriro ere lau pilotari berberak gonbidatu ditu antolakuntzak.

Argazkiak: Egoitz Bengoetxea, Otxabi

 

Sarrera doakoa izango da eta berogailua izango da hotzari aurre egiteko.

Argazkiak: Egoitz Bengoetxea, Otxabi
© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE