HASTERA DOAZ ANTTONEN OMENEZKO PILOTAKADAK

OSTIRALEAN ETA IGANDEAN LEHEN FINAL ZORTZIRENEKOAK JOKATUKO DIRA

Azkar pasa da urtea. Askoren gogoan fresko egongo da nola Arteaga eta Gorrotxategik esaterako nagusi mailako txapela irabazi zutela iaz.

Eta konturatzerako, ostiral honetan abenduak 4an hasiko da IV. ANTTON PEBET MEMORIALA.

Txapelketako lehen jaialdia arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta final zortzirenei dagokien nagusi mailako bi partida jokatuko dira.

Lehen norgehiagokan Urmeneta añorgarrak eta Martija Huarte taldeko pilotari gazteak Urretabizkaia ikaztegiarraren eta Murgiondo azpeitiarraren aurka jokatuko dute. Urmenetak, 30 urte baditu eta bere plaza Villabonako Santio txapelketan txapela irabazita lortu zuen uztailan. Berez, Aizpururekin jokatu behar zuen baina lesio bat tarteko ezingo da aritu azpeitiarra. Horrela, Martija gazteak jokatuko du berarekin. Joko handiarekin dabilen pilotaria da eta izen handia duena gainera. Lan handiak emango dizkie faboritoagoak ematen duten Urretabizkaia eta Murgiondori. Egun dauden aurrelari zein atzelari onentsuenak izango dira biak ala biak eta beren maila zein den erakutsi nahiko dute.

Bigarren partidan Peña tolosarrak Perez gasteiztarrarekin Etxebarria bizkaitarraren eta Erreka Behar Zana taldeko Ustaritzeko pilotariaren aurka jokatuko dute. Peña goraka datorren gaztea da eta aukera bikaina izango du handien mailan zerbait egiteko. Perez atzelari langilea izango du lagun eta aurkari sentoak izango dituzte, Etxebarriak iaz Dario Aspeko txapeldunari irabazi zion txapelketa honetan bertan eta edoizeni irabaz diezaiokeela erakutsi du. Errekak berriz, lana jarriko du eta esperientzia.

IGANDEAN BI AURRELARI BATERA

Igandean beste bi partida jokatuko dira goizeko 11etan hasita.

Lehen partidan Behar Zana talde antolatzaileko Maiz Villabonarrak Esnaola Txaramarrekin jokatuko dute Eneko Labaka albizturrararren eta Aizpitarte Hernaniarraren aurka. Bigarrenak izenez gehiago diren arren edozer gerta liteke partida honetan. Maiz gazteak asko hobetu du azken urtean eta Esnaola joko maila oso onean aurkitzen da. Labaka lesio batetik irten berri den arren, partida handiak jokatzen ohitua dago eta Aizpitarte atzelari seguruaren laguntzarekin txapelketan aurrera egitea izango dute helburu.

Bigarren partidak ohiartzun handia sortu du, izan ere, afizionatu mailan dauden bi aurrelari onenentsuenetako bik batera jokatuko baitute. Santxo usurbildarrak eta Arrieta Hernaniarrak Elorrioko Azpiri eta Hernaniokoa ere den Lizeagaren aurka jokatuko baitute. Partida bikaina espero da, aurrean bi aurrelari bizi ariko baitira edozeinek jokatzen duelarik ere eta atzean ere indarra eta kolpea ikusiko da.

Partida irekia ikusten da eta zaila izango nork irabaziko duen asmatzea.

Beti bezala, sarrera doakoa izango da eta saski eder baten zozketa egingo da txapelketari aurre egin ahal izateko.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE