Hegiabehere, bigarrenean ere bai

HEGIABEHERE 40

BERASTEGI 33

Iraupena: 60. Markagailua: 4-0, 4-1, 6-1, 10-2, 11-3, 11-9, 12-9, 12-11, 14-11, 14-13, 15-13, 15-14, 19-14, 19-15, 23-15, 25-17, 25-23, 26-23, 26-26, 29-29, 35-29, 35-32, 36-32 eta 36-33. Botez: 7 Hegibeherek; 6 eta 3 falta Berasategik. Gorabeherak: 500 ikusle Modernen amateurren Frantziako finala ikusten.

Jon LEUNDA / Gara

Alain Hegiabeherek Frantziako finala bereganatu zuen, atzo, Euskal Herriko finalean aurrez aurre izan zuen pilotariaren aurka, eta emaitza berarekin.

Partidaren hastapenean txapelduna nagusi hasi zen, eta horrelaxe joan zen hogeigarren kintzera bitarte. Gero, Berasategik gorantz egin zuen, eta 26-26koa jarri zuen markagailuan.

Azkaindarra ez zen geratu eta beste hiru kintze ere egin zituen; 26-29 aurreratu zen. Orduan, estreinako aldiz dirua haren alde jarri zen, baina alferrik izan zen, Hegiabeherek berehala hartu baitzuen aurrea, eta amaieran txapela ere berak jantzi zuen.

Lehen Mailako finalaz gain, beste bi final ere jokatu zituzten, eta aipagarria izan zen BigarrenMailakoa. Etxebarnek 40 eta 37 irabazi zion Olaizolari, baina norgehiagoka nola joan zen ikusita, inor gutxik uste zuen partida horrela amaituko zela. Olaizola 25-35 eta 31-37 markagailuan aurretik aritu zen, baina azken kintzeetan Etxebarnek sekulakoak egin zituen, eta txapela bereganatu zuen. Apustu egin zuten askok dirua galdu zuten. Juniorretan, berriz, Agirrek ez zuen izan inolako arazorik Etxeberriri 40 eta 13 irabazteko.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE