HELENA ETA ARAI, LEHEN IRABAZLEAK

Euskotren Winter Series, 1. jardunaldia
HELENA-ARAI vs MAITE-FRIDA: 15-14, 15-12

Giro ederra Durangoko Ezkurdi pilotalekuan Women Winter Seriesaren bigarren edizioan. 500 pilotazale batu dira astelehen hotz honetan, iazko estreinaldiko kopurua hobetuz eta han izan direnak ez dira damutu ikusitako partidarekin. Lau protagonistek norgehiagoka oso lehiatua eta borrokatua jokatu dute, ikuskizun bikaina eskeini dute eta urtebete honetan joko maila igo dutela ere erakutsi dute. Albiste onak emakumeen zesta-puntarentzat! Jendeak zutik eta txaloka agurtu ditu lau protagonistak.

Partida eta ikuskizun ona diogu, joko alaia eta maila onekoa erakutsi dutelako Berrenetxeak, Lejardik, Ortiz de Mendibilek eta Watkinsek. Azken hau da lauretan gazteena eta baita txapelketakoa ere, Erika Mugartegirekin batera 16 urte egiteko dituzte, biek ala biek.

Gaurko finalerdiari hasiera hobea eman dio bikote horiak. 0-4 hasi dira aurretik, ondo Maite eta ondo Frida, erasokor eta eskuinez tantoak eginez. Bikote marroiaren lehen tantoa Barrenetxea durangarrak egin du, pilota ondo bilatu eta atzean bukatuta (1-4). Alde horri eutsi diote azken txanpara arte horiek baina atzetik aurrera etorri dira marroiak. Tantu batera jarri dira Barrenetxeari esker. Maitek horma bikota bota, Helenak igarri eta jokaldi berarekin amaitu (8-9). Bederatzina berdindu ondoren, pilota oso zaila sartu du zabalean Lejardik eta eskumarekin berak amaitu (10-9). Aurretik jarri dira bizkaitarrak baina gogor eutsi diote arabarrak eta gipuzkoarrak. Hamarnakoa, Maitek txapa gainean dotore. 10-11kakoa, Fridak ondo eutsi eta Lejardik huts. Hamaikanakoa, tanto itzela Arai Lejardik, eskumarekin bi pareta ziztu bizian botata. Hortxe hartu dute aldea bizkaitarrek 14-11ra arte. Itzelezko tantua izan da hau, pilota oso gaitzak sartu dituzte laurek eta publikoa gora gora jarri dute. Baina ez dute etsi horiek. 14-12, Maitek errebesez indartsu. 14-13, Maitek sake ikaragarria errebotera. 14-14 arabarrak berak txapa gainean. Hamalauna, emozio itzela eta azkenean etxeko pilotariak, Helena Barrenetxeak egin du seta erabaki duen tantoa. Pilota sartu eta bota azkar egiten du durangarrak, bizitasuna ematen dio jokoari.

Bigarren jokoa ere berdinduta hasi da baina 3-3koaren ondoren, aldea hartu dute marroiek, 7-4ra arte. Helenaren egiteako aurrelari arabarra sahiestea izan da. Arrisku itzela dauka Maitek. Eskumarekin min handia egiten du. Ausarta da eta sakearekin ere bikain aritu da. Merituak egin dituzte baina marroiek apur bat hobeto aritu dira defentsan. Lejardi segurtasun berme bat da. Ia ez du pilotarik huts egiten, errebesarekin oso ondo atzeratzen du eta eskumarekin beti intentzioz jartzen du pilota. 9-6koa berea izan da, ezker horman baztertuta eta 9-7koa Watkins zumaiarrarena, jokaldi bera eginda. Bederatzina berdintzea lortu dute marroiek baina bi huts egin ditu Maitek jarraian, momentu txarrean eta Helena durangarrak jokaldi izugarriak egin ditu. 12-10ekoa horma-bikoa eskumaz, eta 14-10ekoa errebotean bi pareta ederra. Zesta-zaleak pozarren harmailetan jokoaz gozatzen baina ez dute berehala etsi Maitek eta Fridak. 14-12ra arte estutu dute baina azkenean ezin. Lejardi, Markina-Xemeingo txapeldunak erabaki ditu seta, partida eta finalerako sailkapena.

Publikoa zutik jarri dute emakume puntistek eta zesta-zaleek txaloka agurtu dituzte lau pilotariak aldagelara bidean. Ikuskizun bikaina eman dute. Datorren astean Elaia Gogenola eta Naroa Merino neurtuko dira, Erika Mugartegi eta Maialen Aldazabalen aurka.

Johan garaile

Banakako Serisean, lapurtarren arteko partida, Johan Sorozabal nagusitu zaio Ludovic Laduchi, 12-10 eta 12-3. Datorren astean, Erkiaga Lekerikaren kontra. 

8-6 Maitek moztu, 9-6 Araik eskumarekin baztertu ondo. 9-7 Fridak berak horman baztertu. 9-8 Maitek txapa gainean. 9-9 baina 10-9 marroiak. 11-9 Maitek bigarren hutsa jarraian. 11-10, hurrengo 12-10 Helenak horma-bikoa eskumaz. 13-10 tanto bikaina, horiak erasoan, marroiek eutsi ta azkenean Araik tanto. 14-10 Helenak errebotean bi pareta. 14-11 Fridak baztertu. 14-12, Araik azken tantoa

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE