Hobe portuan, antzarak ikusten

I. MAGRO / Berria

Lekeitioko pilotalekuan atzo atorra urdinez baturikoen artean, batek baino gehiagok pentsatuko zuen hobeto zegoela kaian antzarak ikusten. ‘Antzar egunean’ pilotariek ez zuten jai egun handiak merezi zuen ikuskizunik eman. Lekeitioko torneoko finala grisa izan zen, tanto on baino huts askoz gehiagorekin. Huts eta hanka-sartze anabasan beteranoak askoz hobeto moldatu ziren. Goñik partida serioa jokatu zuen, eta Titin azken tantoetan esnatu zen. Pittin bat asmatzea nahikoa izan zuten irabazteko, eta antzaretan pentsatzen ari ziren ikusleen zoritxarrerako.

Mtz. Irujo-Laskurain  14

Titin III.a-Goñi III.a  22

Iraupena. 58 minutu; jokorena 24:49.

Pilotakadak. 495

Saketik. Titinek 2; Irujok 1.

Markagailua. 0-1, 1-1, 1-5, 4-5, 4-7, 7-7, 7-11, 8-11, 8-12, 9-12, 9-13, 13-13, 14-13, 14-14 eta 14-22.

Besteak. EPELen Lekeitioko San Antolin Torneoko finala. Lekeitioko
Santi Brouard pilotalekuko harmaila nagusia goraino bete zen. Apustuak
urdinen alde irten ziren.

Titin-Goñi III.ak Lekeitioko Torneoa irabazi dute, finaleko azken bederatzi tantoak jarraian eginda

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE