HOTZAK PILOTAKADAK IZOZTU ZITUEN PEBET-EN OROIMENEZKOAN

Argazkia: Otxabi

Kronika: Iñaki Lizaso

Argazkiak: Otxabi

GAZTEEN MAILAN ALBERDI ESKIROZ ETA NAGUSIETAN SANTXO ETA ARRATIBEL IZAN DIRA TXAPELDUNAK

Bear zana pilotalekua guztiz itxi gabeko pilotalekua da eta negu hotzean antzeman egiten da.

V. Antton Pebeten oroimezko finalaren egunean hotzak ez du ihes egin eta pilotarienganaino iritsi zen.

Pilotazaleak berriz bero. Txapela kentzeko moduko pilotazaleak bildu ziren finaletara, azken tantorarte, azken unerarte beren lekua galdu gabe egon baitziren hotz handiari aurre eginez.

Finala arratsaldeko 17:30etan hasi zen eta Aitor Landaren txistu soinuekin gazteen mailako Mata eta Cordon eta Alberdi eta Eskiroz kantxaratu ziren.

Lehen tantoa borrokatua izan arren, berehala puskatu zen partida. Iruñeako Cordoni hirugarren tantoan eskua mindu zitzaion eta partida erabat desitsuratu zen. Hortik aurrera berak eta Mendilloriko Mata aurrelariak ezin izan zuten ezer egin.

Argazkia: Otxabi

Partida hasieran oso faborito ageri ziren Alberdi azpeitiarra eta Eskiroz makirriaindar nafarra eta faborito izaera ez zuten inondik inora galdu. Galtzaileek, final aurrekoetan izugarrizko sorpresa eman zuten, baina finalean nabarmen geratu zen aurkariak baino koska bat beherago daudela. Atzean, eskuak hobeto izan balitu ere Eskiroz Cordon baino gehiago dela nabarmen geratu zen.

Aurrean Matak ezin izan zuen begira egon besterik. Defentsan pasa zuen ia partida osoa eta ez zuen bere jokorik erakutsi. Eta Alberdi berriz, pilotari fina, langilea eta burutsua da. Ez du berehalakoan tantorik galtzen eta bai bukatzen. Finaleko pilotari onena bera izan zen, aukera asko izanagatik harrapatutako gutzia amaitu baitzuen. Sari moduan pultsumetro bat opaitu zitzaion, onena izan zelako. Azken emaitza 22-6koa izan zen kolorerik izan ez zuen gazteen mailako finalean.

Sari ederrak izan zituzten denek ere; galtzaileek trofeoa, diru saria, Aburuza sagardo kaxa bana, Eizmendi armategiko erosketa txartel bat eta kirol maleta eraman zituzten etxera.

Irabazlek berriz; trofeo eta txapela, diru saria, Rosco iberiar xolomoa, Zabala sagardo kaxa bana eta diseinuzko motxila eskuratu zituzten.

Nagusien mailako bigarren partida borrokatuagoa izan arren ez zuen dizdira berezirik izan.

Aitor Landaren txistu soinuekin berriro ere kantxaratu ziren lau pilotariak. Gorriz Usurbilgo Santxo eta Ataungo Arratibel eta urdinez berriz ikastegietar Urretabizkaia eta Santxez astigarragarra.

Zegoen eguraldia bezain hotz hasi zen partida. Konturatzerako 12-3ko markagailua ezarri zuten Santxo eta Arratibelek beren alde.

Huts handiko partida izan zen eta gutxien galdu zuen bikoteak irabazi zuen. Tanto eder bakan batzuk ikusi ahal izan ziren arren partida grisa izan zen. Urretabizkaia hoztu egin zen eta eskuak ezin berotu egon zen partida osoan. Atsedenaldietan ere aldageletako labetxoan eskuak berotzen jardun zen.

Bitartean, Santxok pilotakadak bizi jo zituen eta beren aurkariak baino zuzenago aritu zen. Arratibel berriz Santxez baino sendoago. Bestalde, bera izan zen partidako onena, atzean sendo, kantxa zaindu eta tanto ederrak egiteko parada ere hartu baitzuen; zabalean egindako dejada kasu.

Partidaren hondarrean galtzaileek susperraldia izan zuten, Urretabizkaiaren pilotakada bizien eta Arratibelen huts batzuei esker baina partidak ez zien ihes egin Santxo eta Arratibeli. Azkenean 22-17 amaitu zen partida.

Nagui mailakoek ere sari ikusgarriak eskuratu zituzten. Galtzaltzaileek: Trofeoa, Urdaira sagardo kaxa bana, Diru saria, kirol maleta eta Eizmendi armategiko erosketa txartela irabazi zuten opari.

Argazkia: Otxabi

Nagusiek beren aldetik trofeoa eta txapela, Urdaira sagardo kaxa, diru saria, Rosco iberiar urdaiazpikoa, Benta Aldea erretegian bi lagunentzako afaria eta diseinuzko motxila eskuratu zituzten.

Bi saski eder ere zozketatu ziren txapelketari aurre egin ahal izateko. bateteik Hika txakolin kaxa eta bi laguntzako afaria. Bestetik berriz, Urdaira kaxa eta Lur Lanek eskainitako saski eder bat.

Amaitzeko, finaleko pilotari guztiek beren gertukoez lagunduta, txapelketako enpresa babesleek eta antolatzaileek afari eder batetaz gozatu zuten Behar Zana elkartean Eneko Amondarain eta Jabi Rivero Basque Cullinary Centerren lizentziatutako sukaldarien eskutik Herriaren Goilara gastronomi taldea ordezkatuz.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE