Argazkia: Aspe
Idoateren ordua iritsi da. Iaz bezala buruz buru laugarren sailkatu da, bakar bakarrik bi handien -Irujo/Olaizola- eta Txapeldun izandako Bengoetxearen atzetik. Aurten ere erakutsi du espezialista handia dela buruz buru, joko anitza duela, min egiten duela bere sake eta errematearekin. Bere nortasuna kantxa guztietan nabarmendu da: mutil gogorra, klase handikoa eta…ezkerra.
Ezker pilotariek joko berezia dute, pilotari kontrako efektua ematen diote, ormatik desberdin ateratzen delarik larrua. Ikusgarriak izaten dira ezkerrak, esku-mutur bizidunak. Ezaugarri guzti horiek maila gorenean ditu Idoatek.
Bere aurkariak izan ditu txapelketa honetan, pilotalekuan eta pilotalekutik kanpo. Bere bolea batzuk ez omen ziran garbiak. Epaileek ez dute batik txartzat eman. Baina eztabaida sortu da. Pilota sorbalda atzetik jotako bolea batzuk zalantzazkoak ziruditen, baina ontzat eman zituzten. Besteak, mailukada bat bezain garbiak.
Idoateren ordua iritsi da. Udaldian partiduak programatu behar dizkiote. Kalitatea du ikuskizuna emateko eta bere jokoa heldutasunerantz eramateko jokatu egin behar du. Ez da erraza izango, krisialdian partiduen kopurua murriztu egin da eta. Baina bere enpresako beste bi ezker izarrak nolabait pattalduta ari badira ere, Idoateren jokoa su egiteko beste bero dago.
hasta la fecha idoate no ha destacado demasiado en el parejas,es un pelotari que es un buen defensor pero le cuesta terminar los tantos,por eso apenas ha jugado contra buenos estelaristas hasta la fecha,de momento en individuales es pelotari de primera pero en parejas tiene que dar un salto en ataque,todavia es muy joven y cogera algo mas de fuerza,un saludo.
Estoy de acuerdo, Koldo, por eso creo que deben programarle más, para que su juego madure y evolucione, porque tiene condiciones y un zurdo siempre aporta algo diferente. Veremos qué pasa durante el verano. Gracias por tu comentario.