Igandean Berria Txapelketako 2 kanporaketa jokatuko dira. Zehazki, final zortzirenetako 3. eta 4. kanporaketak jokatuko dira Hernanin eta Zestoan.
Goizean Hernanin, etxeko taldeak Oberena taldearen aurka jokatuko du eta arratsaldean Amezketako Zazpi Iturri taldeak Titin III taldeko kadeteen aurka eta Markinako gazteen ata nagusien aurka jokatuko du.
Hauek dira Hernanin goizeko 10:45ean hasita jokatuko duten piltoariak:
KADETEAK : PAGOLA – LAZKANO (HERNANI) / GARCIA – CORDON (OBERENA) Bikote nafarra da hasiera batean faborito. Egungo Nafarroako azpitxapeldunak dira eta beraien maila erakutsi zuten 1. kanporaketako partida erraz irabaziz. Aurrean horrelako txapelketetan esperientzia gutxi duen Pagola eta LAzkano izango dituzte.
GAZTEAK: LABAKA – ERASUN (HERNANI) / JAMAR – IRURITA (OBERENA) Hernaniko taldeak Gipuzkoako txapeldunak fitxatu ditu gazteetan, Labaka eta Erasun zizurkildarrak eta hauek izango dira hasiera batean faborito nafarren aurka. Hala ere bikote nafarra ere indartsua da eta ez dute erraza izango Labakak eta Erasunek partida irabaztea.
NAGUSIAK: OJUEL – LIZEAGA (HERNANI) / LOPEZ – ETXEGOIEN (OBERENA) Jaialdiko partidarik orekatuena nagusi mailako izatea espero da. Alde batetik Ojuel eta Lizeaga hernaniarrek jokatuko dute, nagusi mailako bikote indartsuenetako bat osatzen dute bi hauek eta aurrean berriz Lopez eta Etxegoienek osatutako bikote gogorra izango dute eta ziur partida orekatua ikusiko dugula.
Hauek dira Zestoan arratsaldeko 17:00etan jokatuko duten piltoariak:
KADETEAK : ZUBIZARRETA – ALBERDI (ZAZPI ITURRI) / MARCOS – RUIZ (TITIN III) lehenengo partida oso interesgarria izatea aurreikusten da. Alde batetik, Zazpi Iturri taldeak kadeteetako Gipuzkoako txapeldunekin indartu du bere taldea, hau da Lapkeko Zubizarretarekin eta Ilunpeko Alberdirekin. Hala ere aurrean kadete mailako bi pilotari onenetarikoak izango dituzte aurrean eta partida estua espero da.
GAZTEAK: IRRIBARRIA – ERAUSKIN (ZAZPI ITURRI) / ARRIZABALAGA – URIZAR (MARKINA) Bikote gipuzkoarra irtengo da faborito partida honetan. Irribarriak diferentzia handiak markatzen ditu eta Erauskin oso atzelari segurua da. Baina aurrean partida zailak jokatzen eta irabazten ohituak dauden bikotea izango dute aurrean eta ez dizkieta gauzak erraz jarriko. Markinako bikoteak Berriako 1. kanporaketan oso itxura ona eman zuen.
NAGUSIAK: ALTUNA – EROSTARBE (ZAZPI ITURRI) / MALAX – KASTILLO (MARKINA) 3. partida ere berdindua aurreikusten da oso ezberdinak diren bi bikoteren artean. Alde batetik oso gaztea den bikote gipuzkoarra, denoan ahotan dabilen eta laster profesionaletarako jauzia emango duen Altunarekin eta oraindik irregular xamarra den arren izugarrizko itxura duen Erostarbe atzelariarekin. Bestetik berriz, esperientzia handiko bikote markinarra. Malax aurrelari indartsuarekin eta Kastillo atzelari sendo eta seguruarekin.