«Igandeko partida finala da niretzat, baina ezin naiz itsutu horrekin» Koka

JUANTXO KOKA  Asegarceko aurrelaria

Etzi, binakako txapelketan jarraitzea izango du jokoan; irabaziz gero, ordezko izateari utziko dio; galduz gero, ordea, Olaizola II.ak beta izango du kitarakoan sasoiko egoteko.

IMANOL MAGRO / Berria

Juantxo Kokak (Donostia, 1973) Iñaki Otxandorenak egiten dizkion txantxak jasanez erantzuten die galderei. Aurrelaria takoak jartzen ari da, Tafallako Ereta pilotalekuko aldagelan. Gizon jatorra da, ilusiorik ez zaio falta, eta binakakoan eman dioten aukera azkenera arte baliatu nahi du.

Igandean lehian jarraitzea duzu jokoan.

Hala da, finala da niretzat. Derrigorrean irabazi beharra daukat, hala tokia ziurtatuko nukeelako, Aimarrek beste probarik egin arte itxaron gabe. Baina, tira, ezin naiz horrekin itsutu, nire jokoa egiten saiatu behar naiz eta txapelketako beste partida bat balitz bezala jokatu.

Olaizolaren egoerari buruz zer dakizu?

Diotenez, kitarakorik balego, berak jokatuko luke. Baina, tira, aurretik proba gogorren bat egin beharko du belauna eta bere burua nola dauden ikusteko. Jokatzen badu Gonzalez-Pascual izango ditu aurrean, eta horien aurka asko behartu behar da.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE