Iganderako, badaezpada

Iganderako, badaezpada (Enekoitz Telleria Berria)
Aimar Olaizola Atano III.ean aritu zen atzo ere, eta larrua bueltatutako pilotekin
entrenatu zen.
Joan den ostiralean bezala, Donostiako Atano III.a frontoian aritu zen atzo ere Aimar Olaizola entrenatzen. Ruben Belokirekin aritu zen orduan, eta Ruben Belokirekin atzo ere. Larrua bueltatutako pilotekin aritu zen orduan, eta larrua bueltatutako pilotekin atzo ere. Ives Salaberri Xala-ren kontrako partida igandean da atzo baieztatu zuen Aspe enpresak, eta Juan Martinez Irujoren kontrakoan horrenbeste buruhauste sortu zizkioten pilotekin zaildu nahi du nonbait Goizuetako aurrelariak.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE