Bi partida ikusgarri eta berdintsu izan dira Markina-Xemeingo Unibertsitate Pilotalekuan, eta hirugarren setean erabaki dira.
AVIA Xistera Zirkuitua gaur amaitu da Markina Xemeinen ospatutako egun bereziarekin. Goizetik antolatuako ekintzak eta arratsaldeko bi Finalak ikusgarriak izan dira, modu ezinhobean amaituz denboraldia. Goizeko ekintzetan, 150 umek parte hartu dute, eta arratsaldeko partidak berdinduak izan dira, izan ere, biak hirugarren setean erabaki dira.
JULEN IRIONDO – EDU SUSO: 1 (15,12, 3)
EKAITZ MENDIZABAL – ZUGAITZ SALLABERRY: 2 (14,15, 5)
Bigarren partida lehenengoa bezain ikusgarria eta berdintsua izan da. Lehenengo setean gorriak nagusitu dira, alderik txikienari esker. Urdinak hasieran nagsi izan dira, baina gorriek 4na berdindu, eta ordutik aurrera nagusi izan dira, 11nako berdinketara arte. Gorriek berriz ere partida 14na berdintzea lortu, eta azken tantoa ere egitea lortu dute, lehenengo seta irabaziz. Julen Iriondo hasieran oso urduri izan da, baina jokoan sartu denean, ezin izan du inork gelditu.
Bigarren setean, urdinek bikain hasi dute, eta 1-6 aurreratzea lortu dute. Gorriek ez dute amore eman, eta partida 7na berdintzea lortu dute, aurretik jarri gabe. Urdinek berriz ere berdinketarekin partidan sartu, eta 1-4ko partzialarekin markagailuan aurrea hartu, eta amaierara arte nagusi izan dira. Gorriek ezin izan dute ezer egin, izan ere Ekaitz Mendizabal eta Zugaitz Sallaberry oso sendo aritu dira partida guztian, azkenean 12-15 nagusitu direlarik.
Hirugarren setean, urdinek hasieran bezala jokatu, eta markagailuan aurrea hartzea lortu dute. Hasieran, partida guztian bezala oso berdindua izan da, eta bana eta bina berdindu ondoren, urdinek bi tanto jarraian egin dituzte, eta azkenean bosgarrena egitea ere lortu dute.
THEO ETCHEGARAY-DANEL MANDIOLA: 2 (14, 15, 5)
EDUARDO AGUIRRE-ARATZ MENDIZABAL: 1 (15, 12,4)
Jaialdiko lehen partida ikusgarria eta berdintsua izan da. Lehen setean urdinak nagusitu dira puntu bakar batengatik, eta berau Theo Etchegarayk egindako sakeko akats batengatik izan da. Partida hasiera oso berdintsua izan da, izan ere bana, bina, hiruna eta launa berdindurik joan dira. Ordian bi tanto egin dituzte jarraian gorriek, baina urdinek sei tantorekin erantzun dute, 6-10 ipiniz. Berriz ere partida berdintzen joan da hamabina berdindu arte, eta hamahiruna eta hamalauna berdinduta heldu da Olharroa taldeko pilotariaren saseko akatsa.
Bigarren setean, partida askoz ere berdinduago hasi da, eta lehen zazpi tantoetan berdindurik joan dira. Gorriek ordea ongi erantzun dute, eta markagailuan aurrea hartzea lortu dute, 12-8 aurreratuz. Aurretik zirela, ederki jokatu dute Danel Mandiola eta Theo Etchegarayk partida ongi amaitzea lortu dute, hiru puntuko abantailarekin amaituz (15-12).
Hirugarren setean, partida berdindurik joan dira, eta lehen lau puntuetan tantoak alderatuz joan dira. Launako berdinketarekin, eta azken tanto erabakiorrean, Danel Mandiola sendo mantendu da, eta azkenean urdinen akatsa bilatzea lortu du.