Martinez de Irujo 22
Barriola 9
Atzo Irujok Astelenan ez zion Barriolari irabazteko aukera batik eman. Sake-erremateko jokoa eginez, erabat nagusitu zen Katedralean. 90 hamarkadan tenisean izaten ziren Sampras eta Ivanisevicen arteko norgehiagokak, peloteo gutxiko partiduak. Irujok eta Barriolak atzo horrela jokatu zuten, sakatu eta errematera joanez.
Gauza bi argi geratu ziren atzo Astelenan:
Bata, Irujok gutxi pentsatzen duenean, hau da, bere jokoa instintuan oinarritzen duenean, ia geldiezina dela. Bilbon ikusi genuen, epailearen erabaki eztabaidatsu baten ondoren nola biztu zen. Atzo antzeko zerbait gertatu zen. Barriolak pilotakada beldurgarri bat eman zion belarrondoan eta hortxe bukatu zen partidua.
Bestea, partidu haundiak jartzen direnean pilotazaleek erantzuten dutela. Atzo eguraldia etxean egotekoa bazen ere, Astelenan giro beroa sortu zen. Egun haundietako giroa.