Irakaslea maisu Frontisen

Ander Antxia bizkaitarrak ezustekoa eman du aurten, eta Masters Txapelketako finala jokatuko du gaur

IMANOL MAGRO / Berria

Ander Antxiak (Abadiño, 1980) bere ibilbide profesionaleko partida garrantzitsuena jokatuko du gaur Labriten. Abadiñoko aurrelaria iaz pasatu zen profesionaletara, eta aurtengoa urte gozoa izan du. Frontisek antolatzen duen PZA zirkuituko bigarren postuan dago, Gaztela Leongo eta Bizkaiko Irekiak irabazi ditu, eta gaur negu-udaberriko jardunari bukaera ezin hobea ematen saiatuko da. Iruñeko Labriten (20:00), Lau t’erdiko Masterseko finala jokatuko du Jorge Nagoreren aurka, zirkuituko buru eta kaiola barneko espezialista handiaren aurka.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE