Iritsi da iazko finalistak jokoan sartzeko garaia

Asteburuko emaitzen ostean, badakite Euskadiko buruz buruko zesta txapelketako finalerdiak nortzuek jokatuko dituzten

i.M. / Berria

Euskadiko buruz buruko zesta txapelketa azken txanpan sartu da. Joan den asteburuko azken emaitzen ondoren, gauza jakina da zein izango den heldu den ostiral gauez jokatuko diren Euskadiko zesta txapelketako finalerdiko partiden konposaketa.

Hala, Zumaian, iazko txapeldun Iñaki Osa Goikoetxeak Andoni Arriaga izango du aurkari; asteburu honetan Alberdi II.a kanporatu du (30-19). Etxean arituko da Goikoetxea, eta faborito nagusi gisa ageri da.Beste finalerdian, berriz, beste zerrendaburu eta iazko azpitxapeldun Julen Bereikuak, Konparekin neurtuko ditu indarrak Berriatuko pilotalekuan. Joan den asteburuan Zumaian jokaturiko finalerdikoan, Gasteizko aurrelari beteranoak Lopez kanporatu zuen, 30-21. Ostiraleko finalerdietako irabazleek larunbat arratsaldez jokatuko dute finala Donostiako Karmelo Baldan.

Egiguren-Felix nagusi Donostiako Mastersean

Egiguren eta Felix 35-34 nagusitu zitzaizkien Bereikua eta Enbili, igandean jokatu zen Donostiako mastersaren finalean. Lau pilotariek primerako ikuskizuna eman zuten partida oso estu batean, guztira 14 berdinketa izan ziren.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE