Iritsi da ‘ziber artekarien’ garaia

Interneteko apustuak pilota mundura iritsi dira; Betfair.com atariak pilotalekuetan erabiltzen den antzeko sistema darabil eta lehen partidetan harrera oso ona izan dute.

IMANOL MAGRO / Berria

Internet bidezko apustuak iritsi dira pilotara. Apustuak kudeatzen dituzten atariak gero eta gehiago dira eta kirol profesionala hankaz gora jarri dute. Hego Euskal Herrian tankera honetako atarien jarduna erregulatzen duen legedia araututa ez dagoen arren, atari batek babes akordio bat sinatu du dagoeneko Athleticekin. Denbora gutxian apustu atariek bezero ugari lortu dituzte, eta eurek espresuki eskatuta, Betfair.com atariak pilota partidetan apustuak egiteko aukera antolatu du. Egitasmoak, harrera beroa izan du.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE