Irujo eta Barriola finalera begira jarrita dira jadanik

Iberokoak Bergarako jaialdian jokatuko du ostegun honetan
Gara
Juan Martinez de Irujo eta Abel Barriola buru-belarri sartuak dira abenduaren 10ean jokatuko duten final handia prestatzeko lanetan. Oraindik non jokatuko den ofizialki adierazi ez badute ere Gasteizko Ogeta eta Donostiako Atano III.a dira bi aukera nagusiak , bi pilotarien arteko neurketek emaitza estuak eman izan dituzte beti.

Hurbilen daukagun norgehiagoka orain gutxi finalerdietako ligaxkan jokatu dutena da zalantzarik gabe. Iruñeko Labrit pilotalekuan Irujok 22 eta 14 menderatu zuen Barriola. Azken emaitza estu-estua izan ez arren, kontuan izan behar da markagailua parekatuta egon zela 13 eta 12kora arte. Erritmo ikaragarrian jokatutako neurketa horretan, Iberokoak sei tanto egin zituen sakez; eta Leitzakoak, berriz, hiru bakarrik.

Kontuan hartzekoa da Irujo eta Barriola izan direla txapelketa honetan sakez tanto gehien lortu dituzten pilotariak.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE