Irujo eta Ezkurra buruz buru lehiatuko dira joko berrian

Ximun Haran xapelgoa jokatuko dute, hilaren 30ean, Donibane Lohizunen
Bannercurso_1
Aitor Renteria / Berria
Urruña eta Donibane Lohizuneko ikastolek eta Piarres Larzabal kolegioak antolatuta, Juan Martinez Irujo eta Paxkal Ezkurrak indarrak neurtuko dituzte, Joko Berrin. Lehia Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Ravel ezker paretan iraganen da gaueko bederatzietan. Aitzinetik Sorhuet eta Biskubi Etxeberri eta Kurutxarriren aurka arituko dira.

Joko berria ezker paretako eta trinketeko ezaugarriak uztartzen dituen jokatzeko moldea da. Ez du eskuin paretarik eta trinketeko ezker oholtza eta sarea atxikitzen ditu. Antolatzaileek Ximun Haran pilotari ohia omendu nahi izan dute. «Ximun Haranek antolatuta, 1960an lehen partida egin zuten zazpi herrialdeetako pilotariei elkarrekin lehiatzeko parada eskaintzeko» dio Kepa Murua antolatzai- leak. «Ezker paretako eta trinketeko pilotariei elkarren kontra aritzeko parada eskaini nahi diegu, bi teknikak Joko Berrian uztartuz». Aurten partida bakarra izanen bada ere, ondoko urteotan kanporaketak antolatu nahi dituzte.Arbonako Bil Toki trinketean elkartu dira Juan Martinez Irujo eta Paxkal Ezkurra. Beroketa ariketa laburragoa egin du Ezkurrak. Galderei ihardetsi aitzin, denbora gehiago eskatu du Irujok. «Itxoin, oraindik bolea landu behar dut doi bat» dio umoretsu Aspeko aurrelariak.Pozik daude bi pilotariak eta errespetu handia diote elkarri. «Biziki trebea da Ezkurra eta ongi aritu beharko naiz zerbait egin nahi badut» dio Irujok. Ezkurrak, bere aldetik, nabarmendu jokatzeko moldea biziki aldatzen dela joko berrian. «Ez dut eskuineko mururik gabe aritzeko ohiturarik baina espero dut hala ere dugun guztia emanen dugula».Pilotakadak begi zorrotzez aztertzen ditu Ximun Haranek. «Pozgarria da ikustea maila goreneko pilotariak ere joko berrian aritzen direla». Hala ere ez dago askietsirik eta jokoa doitzeko gogoetan ari da oraindik Haran. «Zazpi herrialdeetako pilotarien arteko zubiak eraikitzeko oraindik urrutirago joan behar dugu eta seguruenik pilotak ere aldatu beharko lirateke» dio pentsakor.Pareta eta sarea ez dira oztopo bakarrak. Trinketeko eta ezker pareteko pilotak ere ez dira berak eta Haranen ustez pilota berriak, erdibidekoak atzeman beharko lirateke.Irujok menden hartu zuen Ezkurra 22 urtez beherakoen mailan trinketean aritu zirelarik. Baina geroztik bakoitzak bere bidea egin du eta jakinminez espero dute joko berriko lehia.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE