Berria
Juan Martinez Irujok eta Aimar Olaizolak jokatuko dute, heldu den ostiralean, EPELen Nafarroako Lau t’erdikoaren finala. Irujok Galarza V.ari irabazi zion herenegun (22-19). Uste baino arazo gehiago izan zituen buruz buruko txapeldunak, eta sakeari esker egin zuen aurrera. Gaur, erremonteko San Fermin Torneoko finalerdia jokatuko dute Ionek eta Altuna II.ak, Iruñeko Labriten. Irabazleak, Bitoria du zain finalean.