I. M. Berria
Martinez Irujok eta Paxkal Ezkurrak buruz buruko Ximun Haran joko berri xapelgoa jokatuko dute gaur, Donibane Lohizunen (21:00). Partida Urruña eta Donibane Lohitzuneko ikastolek, eta Piarres Larzabal ikastetxeak antolatu dute. Gaurko jaialdiarekin Ximun Haran pilotari ohia omendu nahi izan dute ekitaldiaren antolatzaileek, joko berriaren aldeko bere ekinari esker «zazpi herrialdeetako pilotariek elkarren aurka jokatzeko aukera izan dutelako».
Joko libreak trinketa eta ezker pareta uztartzen ditu. Eskuin aldean ez dago paretarik, ezkerrean, aldiz, trinketeko oholtza eta sarea daude. Gaurkoan pilotek bere biziko garrantzia izango dute, Irujok zabalean min handia egin dezakeelako. Gaurkoa ez da bi pilotariek elkarren aurka jokatuko duten lehen aldia izango. Hoheita bi urtez azpiko mundialean, trinketean, Iberokoak Ezkurra mendean hartu baitzuen. Jaialdiko aitzin partidan, Sorhuetek eta Biskubik Etxebarriren eta Kurutxarriren aurka jokatuko dute.