Goizuetakoak eta Iberokoak Lau T’erdiko txapelketako ligaxkaren bigarren partida jokatuko dute Gasteizen. Igandean, berriz, Titin III.aren eta Barriolaren arteko neurketa jokatuko da, Logroñon.
Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok asteazkenean material-hautaketa egin dute Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Izan ere, Goizuetakoak eta Iberokoak lau t’erdiko txapelketako ligaxkaren bigarren partida jokatuko dute larunbatean.
Olaizola II.a eta Irujo dira, hain zuzen, txapelketa irabazteko faborito nagusiak. Igandean, berriz, Barriolak eta Titin III.ak neurtuko dituzte indarrak, Logroñon.