Berria
Larunbateko euren partidarako pilotak aukeratu zituzten atzo Irujo-Goñi III.ak eta Bengoetxea VI.a-Ruizek, Iruñeko Labriten. Azken partidan asko behartu zituen eskuak Irujo txapeldunak, baina izotza jarrita eta takoak aldatuta eman die atseden, eta ez duela txapelketako partida jokatzeko arazorik izango esan zuen atzo. Piloten inguruan ez zen kexarik izan. 102,5, 104,4 eta 102,7 gramokoak aukeratu zituzten Irujo-Goñik, eta 103,8, 104,5 eta 105,8koak Bengoetxea VI.a-Ruizek. Gaur Bergaran aukeratuko dituzte pilotak Koka-Otxandorenak eta Gonzalez-Pascualek (16:00).