Irujoren beste saio bat Atano III.a frontoian

Etxanizekin eta Urzainkirekin aritu zen atzo; Xala hobeto dago, eta asteartean joan nahi du Enekoitz Telleria / Berria
Luze ari zaio egiten Eskuz Banakako Txapelketa Juan Martinez de Irujo. Badira bost aste azkena binaka aritu zenetik, eta atzo berriro entrenatu zen Donostiako Atano III.a frontoian. Jokin Etxaniz prestatzailearekin eta Angel Urzainki botileroarekin aritu zen pilotan. Urzainki ezkertiak sakeak atera zizkion, eta piloteoan Etxanizekin berarekin ibili zen Iberoko aurrelaria. Gehiegi behartu gabe, baina beste entrenamendu on bat egin zuen.

Ives Salaberri Xala geroz eta hobeto dago. Elikagai solidoak jaten hasi da, astelehenean da Urrutia medikuarengana joatekoa, eta asteartean nahi du entrenatu Donostian.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE