IV. ANTTON PEBETEKO FINAL ERDIAK ASTEBURU HONETAN ERABAKITA GERATUKO DIRA
IZEN HANDIAK ARIKO DIRA ASTE HONTAN ERE VILLABONAKO BEAR ZANA PILOTALEKUAN.
Zein baino zein partida ederragoak espero dira asteburu honetan Villabonan jokatuko diren bigarren final-laurdeneko asteburuan.
Finalerdiak hortaz erabakita geratuko dira aste honetan izango diren emaitzekin.
Ostiralean, 18:30ean hasiko den jaialdian Zazpi Iturri taldeko Zabala adunarrak eta Zubeldia amezketarrak Andoiango Osa eta Oiartzungo Oiarpe taldeko Seinen aurka jokatuko dute. Sein ordezko bezala sartuko da. Aurrean zein atzean bikain jokatzen duen pilotaria dugu eta iaz Arangurenekin txappela jantzi zuen torneo honetan. Amezketako bikotea faborito ageriko dira pasa den igandean Zizurkilgo txapelketa irabazi berri baitute.
Bigarren partidan, jubenil mailan, Huarte taldeko Pello Etxeberria eta oraindik adinez kadetea den Aginagako Arangurenek Oberena taldeko Garcia-Cordonen aurka lehiatuko dira. Partida orekatua espero da eta egungo Gipuzkoako 1. Mailan binaka txapelduna den Aranguren ikusteko ikusmina sortu da.
Nagusi mailako hirugarren partida finala izan zitekeen partida dugu. Larrañaga azpeitiarrak eta Zizurkilgo Erasunek Urretabizkaia ikaztegiarraren eta Murgiondo Azpeitiarraren aurka jokatuko dute. Larrañaga, Arteagaren ordez ariko da. Lasartearrak Asegarcerekin urtarrila hasieran debuta duenez, ezingo da Anttonen oriomenezkoan aritu. Bere ordezkoa ez da nolanahiko aurrelaria. Txapel asko ditu jantziak Jurgi Larrañagak. DV tornoa, Gipuzkoakoak, Herriartekoak ea.
Erasunekin, egun den atzelari onenetakoarekin, bikote ederra osatuko dute. Urretabizkaia ta Murgiondo ere halaxe dira; punta puntako pilotariak biak. Urretazkaiak kolpe izugarriarekin jarraitzen du eta Murgiondo jokoan eta beti bezain seguru. Partida bikaina espero da.
Igandean berriz, goizeko 10:30ean hasiko den jaialdian kadetetan Iriarte azpeitiarrak eta Markinako Ibarlozak Añorga taldeko Orbegozo eta Olidenen aurka jokatuko dute. Añorgakoak egungo Gipuzkoako txapeldunak dira 1. Mailan. Iriarte berriz eskuz banaka Gipuzkoako txapelduna dugu. Ibarloza bizkaitarrarekin bikote ederra osatuko du eta bete beteko partida izango da igandekoa.
Jubenil mailan, Usurbil taldeko Exposito eta Andoaingo Usandizagak Lazkaoko Zubizarreta eta Burlatako Ezkirozen arteko lehia izango da.
Indar eta klase izugarrizko partida espero da. Exposito, Arangurenekin Gipuzkoako txapeldun geratu da aurten eta Usandizaga azpitxapeldun. Beraz, bikote ederra osatuko dute. Hala ere, faboritoak beren aurkariak ageri dira; Zubizarreta bere mailan aurrelari onenetakoa baita, Gipuzkoako txapelketan nagusi mailan aritu da eta DV finalean ariko da promesa mailan. Ezkirozekin gailentzeko bikote zaila osatzen dute.
Nagusi mailan eta azken partidan, ostiraleko partidako komentario bera erantsi daiteke: finala izan zitekeen partida. Xabi Urbieta asteasuarrak eta Markina taldeko Urizarrek elorrioko Azpiri eta Etxebarriko Kastilloren aurka jokatuko dute. Urbieta DV Cretid Agrikoleko finala jokatuko du eta afizionatu mailako aurrelari onenetakoa dugu, txapel asko irabazitakoa bera. Gipuzkoako txapelketa irabazi berri du. Bere atzelari Urizar, Ander Imazen ordez sartu da, Imazek Asegarcerekin debuta egingo baitu Villabonan jokatu beharreko egun berean. Urizar atzelari oso fina da, joko puntu oso onean dagoena eta promesetako txapel asko irabazi dituena. Maila handienekoekin oso ondo moldatu izan dena. Beren aurkariak esperientzia ageri dute.. Bikote beteranoena osatzen dute ziurrenik bizkaitarrek. Kastillok izugarrizko segurtasuna erakutsi zuen final zortzirenetan eta Azpirirekin bikote handia osatzen du. Partida irekia aurreikusten da.
Sarrera doakoa izango da oraingo honetan ere eta saski eder batzuen zozketak egingo dira.