JOHAN SOROZABAL ETA BASQUE, DONIBANE LOHIZUNEN TXAPELDUN

Donibane Lohizuneko «Nazioartekoen» finala.
Jai Alai League

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=A1Pj-igwV8Q

LADUCHE-GORKA vs JOHAN-BASQUE: 13-15, 7-15

* Johanek eta Basquek euren kirol ibilbideko garaipen handiena lortu dute Donibaneko Campos Berrin. 

* Garaipen hau zesta-puntaren belaunaldi aldaketaren adibide  bihurtu da.

* Jai Alai Leagueko ranking-ean 2.000 puntu gehitugo dituzte eta Final Four-erako postua bermatu dute. 

Euren ibilbideko garaipenik garrantzitsuena lortu dute Johan Sorozabalek (Biarritz, 22 urte) eta Thibault Basquek (Bidarte, 28 urte). Iparraldean erreferentzia nagusi den frontoian, Garaipen handia lortu dute Donibane Lohizuneko Campos Berrin, bertako Nazioarteko Zesta-Punta txapelketa entzutetsuan. Final Handia 15 jaialdietatik azkena izan da, giro aparta Campos Berrin, eta lau lapurtarren arteko norgehiagokn, Johan eta Basque gehiago izan dira, Laduche eta Gorkaren aurka.

Lehenengo seta izan da gakoa. Laduche eta Gorka aurretik jarri dira 3-4 tantuko abantaila polita hartuz. Joko benetan ona jokatu du Laduche getariarrak eta ondo eutsi dio Gorkak atzean. 8-6 iritsi dira lehen atsedenaldira, 107 eta 11-8 ere egon dira aurretik baina urdinak apurka apurka atzetik aurrera etorri dira. Piloteoan indartsuago izanik, hamaikana berdindu dute lehen aldiz. Txapa gainean, errebotean eta hormabikoz egin ditu tantuak Johanek. Lehen aldiz 12-13 jarri dira aurretik eta 13-13ko berdinketaren ostean, bi pilota huts egin ditu Laduchek. Lehena txapapera bota du eta bigarrena goiko toldora.

Setak eskuetatik ihes egin ostean, partidutik atera dira gorriak. Bigarren jokoan, Johanek eta Basquek 1-10eko partziala egin dute eta partida erabat hautsi da. Gorriek bigarren tantua egin dutenean ere, urdinek bideo-arbitrajea eskatu dute eta jokaldia berriz errepasatuta, pilotak Gorkaren xisteran punpa egin duela erabaki dute epaileek, tantua urdinei emanez. Partidaren amaieran pixkat esnatu dira gorriak. Gorka Sorozabalek hormabiko eder bat egin du (4-10), Laduchek errebotean eta sake errestoan beste pare bat tanto (5-11, 6-13) baina erreakzioa beranduegi iritsi da. 7-15 bukatu da seta eta modu horretan lortu dute Johanek eta Basquek euren kirol ibilbideko garaipen handiena.

* Ranking-a eta Final Four-a

Jai Alai Leagueko ranking-ari begira, 2.000 puntu eskuratu dituzte Johanek eta Basquek eta 1.200 Laduchek eta Gorkak. 

Momentu honetan, Final Four-era sailkatuta leudeken aurrelariak, Erkiaga, Johan, Laduche eta Barandika dira. Pauen gertatzen dena gertatzen dela, lau hauek bermatuta dute euren postua. Atzeko postuetan, Basque, Del Rio, Gorka eta Lopez dira lau puntista onenak. Zumaiarra Iparaldeko finaletatik kanpo geratu da eta laugarren postu hori galtzeko arriskuan dago. Portet frantziarrak aurreratu dezake, baldin eta Paueko Kopan emaitza ona lortzen badu. 

JAI ALAI LEAGUE 2023-24

1- Open International Biarritz: GOIKOETXEA-LOPEZ

2- Cesta de Nadau Pau: ERKIAGA-MINVIELLE

3- Eusko Label Winter Series: ERKIAGA-IBARLUZEA

4- Lekeitio Master Series: ERKIAGA-MANCI

5- Zumaia Master Series: ERKIAGA-URANGA

6- Cesta All Star: ERKIAGA-ZABALA

7- Araba Euskaraz Master Series: ERKIAGA-DEL RIO

8- Bilbao Iron Cup: ERKIAGA-IBARLUZEA

9- Markina-Xemein Grand Slam: BARANDIKA-LOPEZ

10- Internationaux Cesta Punta: JOHAN-BASQUE

11- Gant D’Or Biarritz: ERKIAGA-PORTET

12- Pau Cup: Jokoan

13- Gernika Gran Slam: ERKIAGA-MANCI

14- Final Four 

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE