Juan Martinez Irujok Nafarroako lau t’erdiko txapelketan parte hartuko du

Berria
Eskuz Banakako txapeldun berriak, Juan Martinez Irujok alegia, Aspe eta Asegarcek San Fermin torneoa izenarekin antolatu duten Nafarroako lau t’erdiko txapelketan parte hartuko du.

Bi enpresek jada aurkeztu dituzte gerturatuko dituzten pilotariak; Eibarko enpresak, bere aldetik, Juan Martinez Irujoz gain Abel Barriola eta Jorge Nagore, biak ala biak distantziako txapeldun izandakoak, izendatu ditu San Fermin torneorako. Asegarcek aldiz Iñaki Esain (2003ko Nafarroako lau t’erdiko txapleduna), Aimar Olaizola eta Patxi Ruiz jarri ditu lehian. Enpresa bakoitzak bere partida adar propioa izango du eta finalean gurutzatukodira. Bi adarretako aitzin partidak hurrengo asteko asteburuan jokatuko dira. Aspeko adarrean lehenik Barriola eta Nagorek ekainaren 27an Zarautzen neurtuko dituzte indarrak, Asegarcekoan aldiz Esainek eta Patxi Ruizek ekainaren 26an elkar ikusiko dute. Azpimarratzekoa da nahiz eta txapelduna izan Asegarcek Esain lehengo kanporaketan sartu izana.Kanporaketa hauetako irabazle bakoitzak bere enpresako hirugarren pilotariaren aurka Irujo edo Olaizola jokatuko du final aurrekoa uztaileko lehen asteburuan. Azkenik adar bakoitzeko irabazle bakoitzak uztailaren 7an , San Ferminetako pilota egun garrantzitsuenean alegia, Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko den finalean elkar ikusiko dute.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE