Juan Martinez Irujok Eibarko San Juanetan estreinatuko du txapela

Berria
Juan Martinez Irujo Eibarko San Juanetan, ekainak 24an hain zuzen, itzuliko da kantxetara. Aurreko egunetan beste data eta leku batzuk hizpide izan badira ere azkenean Aspeko pilotariak eibarren estreinatuko du elastiko gorria. Astelena pilotalekuaren mendeurrena dela-eta Aspek jaialdi berezi bat antolatuko zuenaren zina egin zuen, eta sortutako ikusmirei jaialdi paregabe batekin erantzungo die.

Hala, Ekainaren 24an, Astelenak ehun urte beteko dituen egun berean hain zuzen, Iberoko txapeldunak, Pascual lagun duela, Titin III.a eta Barriolaren aurka jokatuko du. Horretaz gain, eta egun berean, txapeldunordea ere kantxaratuko da Astelenan, hala eguneko bigarren estelarrean Xalak eta Apeztegiak Capellan eta Elkoroen aurka neurtuko dituzte indarrak. Bestalde, aurreikusita zegoen bezala, biek ala biek ekainaren 25ean Urrestillan jokatuko dute.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE