Juanenea eta Ezkurra II.a elkarren aurka ariko dira bihar Galarretan, 18:30etatik aurrera Kutxabank Torneoko azken faserako sailkapenaren bila. Garaileak azken lau erremontisten fasera pasako da eta hiru partida gehiago izango ditu ziurtatuak txapelketa nagusian.
Juaneneak erraz gainditu zuen Azpiroz final-laurdenatako ligaxkaren lehenengo partiduan. Ezkurrak ere nahiko ongi menderatu zuen Huitziko atzelaria eta beraz biharkoa estua izatea espero da. Biak ere doai bereziak dituzte banakako jokorako eta edozeini irabazi diezaiokete. Gainera, Juaneneak azken hilabeteetan atzelari bezala bikain ari da jokatzen eta horrek bere jokoari mesede egin dio. Orain piloteoaz gain, sakean eta atzeko jokoan ere ezin hobeto aritzen da eta are eta arriskutsuagoa bihurtzen du.
Ezkurrak lanak izango ditu saldistarra menderatzeko, baina aurrean maisua da Kotetoren iloba. Nahiz eta aurrelaria izan sakearekin ongi moldatzen da eta piloteoan ez da aurkariak baino gutxiago, alderantziz jokaldia inork baino hobeto amaitzen daki.
Binakako estelarra ere oso interesgarria izango da. san Fermin eta Zarautz Torneoetako txapeldunak, Ansa II.a eta Azpirozek, Segurola eta Barrenetxea izango dituzte aurrez aurre. Segurola eta Barrenetxeak bikote oso indartsua osatzen dute.
Cartelera del sábado 6 de agosto en Galarreta a partir de las 16:30 horas
1. Zaldua II-Larrañaga contra Etxarri-Zubiri a 35 tantos
2. Segurola-Barrenetxea IV contra Ansa II-Azpiroz a 40 tantos
3. Juanenea contra Ezkurra II a 30 tantos TORNEO KUTXABANK