Hirugarren jardunaldiko lehenengo partidua 17:30etan hasiko da eta gauza asko daude lehian Galarretan.
Endika Barrenetxearen aurkako partidutik erretiratu eta bi egunera, Aritz Juaneneak Oriamendiko arduradunei jakinarazi zien bihar Ansaren aurka jokatzeko prest dagoela. Eusko Label Buruz burukoaren ligaxkako bosgarren partidua izango da, hirugarren jardunaldiko lehenengoa, bihar 17:30etatik aurrera jokatuko da.
Enpresaren baldintza bakarra zen senda agiria aurkeztea eta Saldiasko atzelariak asteartean aurkeztu zuen. Era berean, Oriamendik Juaneneari jakinarazi dio «Ansaren aurkako norgehiagoka amaitzen ez badu, Banakakotik kanpo geratuko dela automatikoki», ligaxka bigarren edo hirugarren amaitu eta irailaren 2ko finalerdietarako sailkapena lortu ala ez.
Biharko Ansa II-Juanenea eta larunbatean Galarretan jokatuko den Urriza-Barrenexea IV.ak erabakita utziko dute ligaxkako sailkapena. Oraindik argitu gabe dago nor igaroko den finalera eta nortzuk lehiatuko diren finalerdian. Hamazazpi tanto, larunbatean lortu zituen berberak, nahikoa ditu Juaneneak Urriza azken postuan uzteko, Saldiasko atzelariaren ordezkoa izango litzatekeena beste erretiro baten kasuan.
Ansak partidua irabazten badu, 10 punturekin, sailkapenaren lehenengo postuan jarriko litzateke, baina Barrenetxeak, etzi, 27 tanto eginez gero finalera sailkatuko litzateke hernaniarra. Ansa finalerdietara sailkatuta dago eta finalera zuzenean sartu nahi baldin badu irabazi beharra du eta azken partiduaren emaitzaren zain geratu. Urrizaren aukerak urriak dira fasez pasatzeko. Juanenearen erretiroa behar du edota partidua irabazi eta Saldiasko erremontista bihar 17 tantora ez iristea.
Aurrelari nafarrak bihar bertan jakingo du aukerak dituen edo ez finalerdietara sailkatzeko.
Cartelera del jueves 24 de agosto en Galarreta a partir de las 16:30 horas
1. Urrutia II-Aiestaran VI contra Irazu-Apezetxea a 3 set
2. Ansa II contra Juanenea a 30 tantos
3. Ezkurra II-Zaldua contra Segurola-Azpiroz a 3 set