Julen San MIguel: «Txapelketan serio jokatu dut, txorakeriak albo batera utzita»

Hemeretzi urte baino ez dituen arren, etzi jokatuko du lehen finala. Orain arte bere izaeragatik zen ezaguna. Binakakoan, baina, goikoen alboan tokia duela erakutsi du.

IMANOL MAGRO / Berrria

Erremonteak badu etorkizuna, bai behintzat pilotari gazteak. Julen San Miguelen kasua da (Doneztebe, 1987), hemeretzi urte bakarrik izan arren etzi jokatuko baitu lehen finala Ezkurra herrikidearen alboan. Jenio biziko pilotaria da, eta bere oihu eta biraoek kalte baino mesede gehiago egiten diotenez, izaera zuzentzen hasia da. Iñaki Lizasoren ikasle ohiak lotsagabe hitz egiten du, Baztan inguruko euskara politarekin.

Lehenbizikoa, beharrezkoa. Zer moduz duzu orkatila?

Ondo dut. Iragan astean min pixka bat nabaritu nuen baina zorionez erabat sendatu zait.

Susto handia hartuko zenuen?

Oso handia,finalerdietan sartu eta txapelketari agur esan beharko niola etorri zitzaidan burura. Gero proba egin behar izan nuen, eta neure burua jokatzeko gai ikusten nuenez, aurrera egin genuen.

Lehen txapelketa eta dagoeneko finalean. Ez dago gaizki.

Bai, bai, oso ondo dago, ea hurrengoak ere antzekoak diren.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE