Asegarcek bi atariko antolatu ditu lau t’erdirako: Esain-Saralegi eta Retegi Bi-Peñagarikano
Gaur aurkeztuko dute Bilbon aurtengo lau t’erdiko txapelketa, eta bertan ez dira parte-hartzaile guztiak egongo. Hogei pilotari ariko diren arren, hemezortzi baino ez dira agertuko gaur. Izan ere, Asegarcen bi txartel banatzeke daude oraindik. Kaiolan sartuko den hamarrekoa erabakitzeko Asegarcek bi atariko partida antolatu ditu. Aurrenekoa Iñaki Esainek eta Ekaitz Saralegik jokatuko dute etzi damu Murgian, eta bigarrena Julen Retegik eta Kepa Peñagarikanok gaur zortzi Atarrabian.