Berria
Buruz buruko txapelketa aurrerantz doan heinean, txartelen prezioak ere gorantz doaz. Aspek jakinarazi duenez, Irujok eta Belokik maiatzaren 21ean Donostiako Atanon jokatuko duten finalerdietako partidarako kantxako sarrerek 90 euro balioko dute, Olaizola eta Gonzalezen artekoak baino hogei euro garestiagoak. Finaleko salneurriak erabakitzeke dauden arren, litekeena da 100 euroak luze pasatzea.