KARMEN EGUN HANDIA MARKINA-XEMEINEN

Jai Alai News

Dena dago kontatuta eta ez goaz alferrik luzatzera. Pelotaren Unibertsitatea «bete» egingo da gaur, baina 600 pertsonako gehienezko edukiera errespetatuta. Gehiena aurrez salduta dago. 
Edozein pelotarirentzat da ohorea Karmen Egunean Markina-Xemeinen jokatzea, eta are gehiago, markinarrentzat eurentzat. Beraz, gozatu, Jokin Arbe, Jon Mandiola eta Jon Zabala. Herrikoa ez baina urrekoa badenez, gauza bera opa diogu Antxon Alberdiri ere, «Pipertxu» edo «Príncipe Alberdi» handiaren semea. 


Arratsaldeko 18:00tan hasiko da festibala
ARBE-MANDIOLA vs ANTXON-ZABALA


Partidu honen irabazleak Barandika eta Ibarluzearen kontra jokatuko du igandean, arratsaldeko 18:00tan. Goixerri eta Manzi utzi zituzten hauek kanpoan.
Gaurko estelar handian, Imanol López protagonista, hainbat arrazoirengatik, zazpi urtean egon delako Markina-Xemeinen jokatu barik.

Master Series-eko finalerdia:
HORMAETXEA-LOPEZ vs GOIKOETXEA-ETXETO

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE