Kontzejupean norbait falta da

Fernando Tapia zendu da. Pilotaria eta pilota hautatzailea izandakoa gaixorik zegoen aspaldian. Profesionaletan ibilbide oparoa egindakoa, eta pilota munduan oso maitatua.

ENEKOITZ TELLERIA / Berria

Hurrengoan ere egin kasu». 2002an utzi zion Fernando Tapiak 16 urteko etenik gabeko jardunari. Pilota-hautatzaile lanetan egin zen ezagun, eta finaletan eta partida esanguratsuetan ikusten genuen frontoietan. «Hurrengoan ere egin kasu», esanda agurtu zen azkena, eta atzo jakin zen albistea. Zendu egin dela. Gogorrenetan gogorrena albistea, baina ez horren ezustekoa. Aspaldikoak ziren frontoietan haren gaixotasunari buruzko albisteak. 67 urte zituen pilotari eta pilota hautatzaile ohiak

160x100_3101_euskera

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE