Gara
Etxetok eta Kurutxarik lortu zuten atzo Berezkoen Bakarkako hirugarren kanporaketa jokatzeko txartela. Lehenengoak 40 eta 28 menderatu zuen Idiart, eta bigarrengoak 15ean utzi zuen Karrikart.
Etxetok uste baino lan handiagoa egin behar izan zuen Idiarti 40 eta 28 irabazteko. Azken horrek izterrean uzkurdura bat du, eta partida atzeratu egin nahi zuen, baina ez zioten utzi, eta derrigortuta jokatu behar izan zuen. Hamahirugarren kintzera bitarte aurretik joan zen, baina gero Etxetok agintea hartu eta garaipena eskuratu zuen. Hurrengo kanporaketan Sorhueten aurka jokatu beharko du datorren igandean, Armendaritzen. Beste partidak ez zuen kontatzeko gehiago izan, Kurutxarik 15ean utzi baitzuen Karrikart. Hasieratik aurre hartu, eta aurkariari ez zion inongo aukerarik eman. Datorren igandean Armendaritzen Ezkurra I.arekin jokatuko du.