Hasi da LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP txapelketa, historia eginez hasi ere, atzo jokatu baitzen lehenbiziko aldiz emakumeen esku-pilotako txapelketa bat Gipuzkoan.
Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan Jaione Zulaikak getariarrak eta Nagore Bilbaok laukiztarrak Maite Tolosa eta Izarne Otamendi amezketarren aurka jokatu zuten partida, 18-12 aurrenekoen alde, izan zen atzoko, eta txapelketako, estreinakoa. Ez hori bakarrik, esan bezala, estreinako partida hori izan baita inoiz Gipuzkoan jokatu den emakumeen pilota-txapelketa bateko lehena.
Lehenengoa soilik ez, aurreikusitako lau multzoetako partida guztiak jokatu ziren atzo. Pilotarientzat eurentzat ere egun historikoa izan zen, elkar ezagutzeko eta elkarrekin lehian aritzeko aukera izan baitzuten. Gainera, ikusmin handia sortu zuen txapelketako kanporaketaren lehen jardunaldiak; jendetza hurbildu zen eta giro ederra egon zen Zestoako pilotalekuan goiz guztian.
Atzoko jaialdiaren ondoren, martxoaren 5ean Zornotzan jokatuko den lehen mailako finalerako sailkatu diren lehen lau bikoteak hauexek dira:
JAIONE ZULAIKA (GETARIA)-NAGORE BILBAO (LAUKIZ)
MADDI UNANUE (AZPEITIA)-NAROA AGIRRE (AZPEITIA)
ARRATE BERGARA (TUDELA)-ALBA MARTINEZ (BAÑOS DE RIO TOBIA)
OHIANA UNANUE (ORDIZIA)-NAGORE ARAMENDI (AZPEITIA)
Hurrengo kanporaketa Larrabetzun jokatuko da igande honetan, hilak 29. Aurki emango dizuegu horren berri, zehatzago.
OHARRA: Atxikita bidaltzen dizuegu atzoko kanporaketaren emaitzen taula. Baita lehen partida historikoaren protagonisten argazkia eta partidaren beraren akta.
__________________________________________________________
Ha comenzado la LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP. Y ha comenzado haciendo historia: ayer se disputó en el frontón Gurutzeaga de Zestoa el primer partido de un campeonato de pelota mano femenino en Gipuzkoa. Fué en el primer duelo de las eliminatorias de primera división, que enfrentaba a la getariarra Jaione Zulaika y la laukiztarra Nagore Bilbao a las amezketarras Maite Tolosa y y Izarne Otamendi. Ganaron las primeras por 18-12, pero lo más importante fué, tal y como hemos indicado, que hicieron historia.
Se jugaron todos los partidos previstos y se consumó de esta manera un día histórico también para las pelotaris, ya que tuvieron la ocasión de conocerse y de medirse entre ellas. Hubo, además,un gran ambiente y se acercó una gran cantidad de gente al frontón de Gurutzeaga de Zestoa durante toda la mañana.
Tras la jornada de ayer, estas son las cuatro primeras parejas clasificadas para las finales del 5 de marzo en Zornotza:
JAIONE ZULAIKA (GETARIA)-NAGORE BILBAO (LAUKIZ)
MADDI UNANUE (AZPEITIA)-NAROA AGIRRE (AZPEITIA)
ARRATE BERGARA (TUDELA)-ALBA MARTINEZ (BAÑOS DE RIO TOBIA)
OHIANA UNANUE (ORDIZIA)-NAGORE ARAMENDI (AZPEITIA)
Las siguientes eliminatorias se disputarán en Larrabetzu (Bizkaia) este domingo día 29.