Igande honetan hasiko da LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP. Zestoan, Larrabetzun eta Ordizian jokatuko dira kanporaketak. Lehenengoak, lehen mailari dagozkionak, igande honetan bertan Zestoan, goizeko 10:0etatik aurrera. Bigarren kanporaketak, lehen mailakoak hauek ere, Larrabetzun jokatuko dira aste bete geroago, hau da, urtarrilaren 22an. Azkenik, otsailaren 5ean jokatuko dira, Ordizian eta Larrabetzun, elite mailako kanporaketak.
Atxikita bidaltzen dizkizuegu parte hartuko duten bikoteen zerrenda eta kanporaketen egutegi zein ordutegiak.
Nahiz eta oraindik kanporaketen zerrendan agertu ez, Iparraldeko bi pilotarik ere eman dute izena txapelketan parte hartzeko: Maritxu Housset arbonarrak eta Aurore Caset baigorriarrak. Beraz, azkenean, Daniela Vargas mexikarra baletor, 77 izango dira eta ez 75 LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP txapelketan parte hartuko duten pilotariak. Honenbeste, Hegoaldeko lau herrialdeetako zein Iparraldeko pilotariek parte hartuko dute txapelketaren bi mailatan. Eta beraiekin lehian arituko dira kanpotik (Errioxatik, Aragoitik, Bartzelonatik, Valentziatik, Granadatik, Kubatik…). etorriko diren hainbat emakume pilotari.
Este domingo comienza la LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP. Las primeras eliminatorias, correspondientes a la primera división, serán en Zestoa este domingo a partir de las 10 de la mañana. La semana siguiente, el 22 de enero, se disputarán las segundas eliminatorias de ésta categoría en el frontón de Larrabetzu y, finalmente, el 5 de febrero, competirán para aceder a la final las parejas de categoría élite en los frontones de Ordizia y de Larrabetzu.
Aduntamos pdf con las parejas, lugar, fecha y hora de todas las eliminatorias de la fase de clasificación en ámbas categorías.
A pesar de que aun no han sido incluídas en la programación, cabe señalar que también participarán en el campeonato dos pelotaris de Iparralde: Maritxu Housset, de Arbona; y Aurore Caset de Baigorri, por lo que finalmente no serán 75 sino 77 (a la espera de la mexicana Daniela Vargas) las mujeres que compitan. De esta manera, pelotaris de ámbos lados de la muga de Euskal Herria se enfrentarán a pelotaris de La Rioja, Aragón, Valencia, Barcelona, Granada, Cuba…