Lau eta Erdiko LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP lehiaketaren hazkundeak ez du etenik. Horixe ondoriozta daiteke igandean amaitu zen izen ematearen datuei erreparatuta. Izan ere, iazko lehen edizioan 80 pilotarik parte hartu zuten bitartean, aurten 92 dira izena eman dutenak. Nabarmentzekoa da, 92 izen hauetariko 24 berriak direla, hau da, lehen aldiz arituko direla txapelketan. Jatorriari dagokionean, bizkaitarrak izango dira nagusi, baina kontuan hartzekoa da baita ere Kataluniako pilotarien presentzia, izan ere, orotara 12 dira bertako parte hartzaileak.
Mailei dagokionean, 12 pilotari arituko dira Lehen Mailan eta 80, berriz, Promoziokoan.
Lehen mailan:
Bizkaia: 3
Gipuzkoa: 5
Nafarroa: 3
Araba: 1
Promozio Mailan
Bizkaia: 28
Gipuzkoa: 24
Nafarroa: 7
Errioxa: 5
Katalunia: 12
Aragoi: 4
Mexiko: 1
Bi mailak batuta:
Bizkaia: 31
Gipuzkoa: 29
Nafarroa: 10
Errioxa: 5
Katalunia: 12
Aragoi: 4
Mexiko: 1
Txapelketa urriaren 21ean hasiko da Zaragoza, Bartzelona eta Gasteizen –Beti Jai instalakuntzetan– jokatuko diren aurrre-kanporaketekin. Mendizorrotzako lau pilotalekuak erabiliko dira, kantxa bakoitzean hiru partidetako bost triangular jokatuko direlarik. Txapelketako beste egoitza guztiak ere finkatu dira dagoeneko eta Abadiño, Gordexola, Elgeta, Lemoa, Zalla, Amezketa eta Azkoitiko pilotalekuetan izango dute txapelketa honetako ikuskizunaz gozatzeko parada.